Aintzatespenak

“Merkatuan Assut izeneko arbekina barietateko oliba olio birjina estra berria agertu da, kalitate apartakoa: sudurrean orburu, tomate-landare eta beste hamaikatxo lurrinek eztanda egiten dute, ahogozokoa da eta suabe-suabea. Assut oliba olio birjina estrak konorte gabe utziko zaitu.” (La Alacena del Club de Vinos Gourmets)

 “Haren kolore berde bizi-biziak iragartzen digu: olio aparta dugu aurrean. Eta horrelaxe egiaztatzen da sudurrean, ahalmena, zintzotasuna, iraunkortasuna… biltzen baititu bere baitan. Hagitz frutala da, oliba-zuku gardena hautematen zaio, baita tomatearen lurrina ere, hondo koipetsuaren gainetik. Ahoan fin eta gantzutsua da, azidotasun txikienekoa (0,2 gradu), min urri eta almendradun lorratz ahulekoa. Harmoniazko fruta-multzoa nagusitzen da bertan. Eta etxekoa. Beraz, atzera berriz, nagusia.” Rafael García Santos, “Lo Mejor de la Gastronomía” idazlanaren egilea

Aurreko orrialdea – Orrialde nagusia