![]() |
||||||||
|
Albisteak |
||||||||
|
23-2-2001 VIC-eko FORUM GASTRONOMIKOA 2001
Vic. Urtearen hastapenetan ospatzen den Vic-eko Forum Gastronomikoa gastronomia profesionalaren estreinako topa-gunea izaten da. Jöel Robuchon, Alain Passard, Carme Ruscalleda, Carles Gaig eta Toni Sala-rekin batera Nando Jubany eta Agel Pascual gazteek, besteak beste, sukaldari profesionalez eta gastronomoez osaturiko kongresu kide adoretsuei eskaintzen dizkiete beren saio magistralak, bakoitzaren iritziz, egungo goi mailako sukaldaritzak eman dezakeen hoberena ezagutarazteko xedez. Sagarra Banachek ere ospakizun paregabe horretara biltzeko aukera izaten du, kanpaina bakoitzeko Assut Olioa aurkezteko. Ostera ere eskaintzen du berariazko dastapen edalontzietan edateko olioa, gastronomoari bost izarreko olio bakarraren ezaugarri organoleptiko bikainak zehazki atzemateko aukera emanaz. 1-12-2000 LO MEJOR DE LA GASTRONOMÍA Donostia. Azaroan ospatzen da Donostiako Kursaal aretoetan “Lo Mejor de la Gastronomía” saioa. Sustatzailea duen Rafael García Santosek ez du zalantzarik egiten goi sukaldaritzako unean uneko izar distiratsuenak ekartzeko: Ferran Adrià (El Bulli), Juan Mari Arzak (Arzak), Martin Berasategi, Pedro Subijana (Akelarre), Michel Bras, etc. Goi mailako gastronomiarekin zerikusia duten pertsonaiak, sukaldariak eta produktu hoberenak topatzeko aukera paregabea da. |
||||||||