|
Sagarra Banach familia Olibondoa ulertzeko berariazko jakituriaren jabe, Sagarra Banach familiak 1985ez geroztik gastronomian egun dabiltzan artelanetako bat burutzea du eginkizun. Artelan hori burutzeko teknikarik hoberena ezagutzen du familiak, olibondoa zaintzetik hasita, ondoriozko oliba olio birjina estra lortzeko olibak bere eiheran sartu arte, berezko dekantazioa hasi aurretik. Berezko dekantazio hutsaren bidez eta iragazteke oliba olio birjina estra garden eta distiratsua erdiesteko metodoaren sekretua dauka enpresaren ordezkari nagusi den Salvador Sagarra Banach jaunak, arbasoengandik ikasita. Prozesu horri esker artelanak ezaugarri organoleptiko guzti-guztiei eusten die: kolore, usain eta zaporea, alegia. Sagara Banach senitartekoen elkar hartze hertsiak berriro ere erakutsi du antzinako E PLURIBUS UNUM (anitzetarik bakarra) hura gauzatu dela |
|||||